1904ko Udako Olinpiar Jokoak

1904ko Udako Olinpiar Jokoak
Irudia
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte1904ko uztailaren 1a - 1904ko azaroaren 23a
Data1904
Edizio zenbakia3
KokalekuFrancis Olympic Field (en) Itzuli
Saint Louis
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Partehartzaile kopuru12
651
Parte-hartzaileak
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko95
Osatuta

Webguneolympics.com…

1904ko San Luiseko Olinpiar Jokoak, esan bezala, Saint Louisen ospatu ziren, 1904an, Parisen ospatu zen aurreko edizioa bezala, Erakusketa Unibertsal batean, 1904ko Saint Louiseko Erakusketa Unibertsala. Olinpiar joko hauek uztailak 1 eta azaroak 23 bitartean ospatu ziren. Bertan, 687 kirolarik parte hartu zuten, 681 gizon eta 6 emakumek. Hau, Aro Modernoko Olinpiar jokoen III. edizioa izan zen. Hasiera batean, III. edizio honetarako izendatutako egoitza, Chicago zen, baina San Luisengatik aldatu zen Erakusketa Unibertsala zela eta. Erakusketa honen ondorioz, antolatzaileek, olinpiar jokoetako probak lau hilabete baino gehiagotan banatu behar izan zituzten. Orotara, 13 herrialdek parte hartu zuten, 17 kirol eta 104 espezialitatetan banaturik. Antolakuntza honetan inbertitu zen dirutza gora-behera, beste herrialde batzuetatik heldu ziren kirolariak, 42 baino ez ziren izan. Antolatzaileek, ia ez zuten Europako herrialdeetako kirolariak konbentzitzerik lortu, ozeanoa zeharkatu eta Olinpiar Jokoetan parte hartzeko.

Olinpiar joko hauetan banatu ziren, lehen aldiz, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominen banaketa, froga bakoitzean sailkatutako lehen hirurentzako. Lehen aldiz sartu ziren programan borroka librea eta boxeoa kirol olinpiko bezala.

San Luis hiria, Missouri estatuko hiriburua, garai hartan, hiri txiki bat zen, baina eragin handia zuena, non kotoi merkataritza biltzen zen eta merkataritza lan handia zuena. Chicago ere hautagaia izan zen olinpiar joko hauek antolatzeko, baina Theodore Roosevelt AEBetako presidenteak hartu zuen azken erabakia.

1904ko Olinpiar Jokoak, zoritxarrez arraza sakabanaketagatik nabarmendu ziren. Inaugurazioko desfileak, Anthropological Day izenarekin (Egun Antropologikoa), ikusleei, ustez beheragokoak ziren arrazetako pertsonak erakusten zizkien, ondoren, erregistro ofizialik gabeko ekitaldi paraleloetan parte hartuko zutenak. Coubertin baroiak, gertaera hauek, ikuskizun lotsagarri bezala deitu zituen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy