1973ko Txileko estatu kolpea

1973ko Txileko estatu kolpea
Irudia
MotaEstatu-kolpe
Honen parte daTxileko historia
Data1973ko irailaren 11
KokalekuTxile, Txile
HerrialdeaTxile
Parte-hartzaileak
HelburuLa Moneda
Honen ondorioaAugusto Pinochet

1973ko Txileko estatu kolpeak irailaren 11n Salvador Allende presidentearen uzkailtzea eragin zuen. Polarizazio politikoaz eta asaldaketa politiko-sozialaz bereizitako garai baten ondorioz, Txileko itsas armadak eta Estatu Batuek prestatu eta hasi eta, armada eta karabineroen laguntzarekin, burutu zuten[1].

Airetik eta inguruko eraikinetik zetorkion erasopean, Allendek bere azken hitzaldia eman zuen, noiz bere egoitzan eusteko asmoa zuela esan zuen. Lekukoen arabera Allendek orduan bere buruaz beste egin zuen.[2][3]

Augusto Pinochetek estatu-kolpea zuzendu zuen eta honen ondoren, herrialdeko presidente bilakatu zen, diktadura militarra ezarriz[4][5]. 1990era arte iraun zuen diktadurak giza eskubideak urratu zituen, Allenderen gobernuaren aldekoak zapalduz.

  1. González Camus, Ignacio. (1988). El día en que murió Allende. ICHEH.
  2. Davison, Phil. (2009-06-20). «Hortensia Bussi De Allende: Widow of Salvador Allende who helped lead opposition to Chile's military dictatorship» The Independent (Londres).
  3. Gott, Richard. (2009-09-12). «From the archive: Allende 'dead' as generals seize power» The Guardian (Londres).
  4. Arriagada Herrera, Genaro. Pinochet: the politics of power. .
  5. «CHILE: The Bloody End of a Marxist Dream» Time Magazine.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy