1973ko petrolioaren krisia

Petroleoaren prezioen bilakaera (1861-2007). Laranjaz prezio konstanteetan eta urdinez prezio korronteetan.

1973ko petrolioaren krisia edo lehen petrolio krisia 1973ko abuztuaren 23an hasi zen, Petrolio Esportatzaileak diren Herrialde Arabiarren Erakundeak (PEHAE) hartutako erabakiaren ondorioz. Erabaki oso polemikoa izan zen, eta hortik aurrera erakunde horretako herrialdeek Yom Kippur Gerran[1] Israel lagundu zuten herrialdeei petrolio gehiago ez saltzea erabaki zuten. Erabaki horrek Amerikako Estatu Batuak, Japonia, Kanada eta Mendebaldeko Europako hainat herrialde hartzen zituen barne eta beranduago Hegoafrikara edo Rhodesiara ere zabaldu zen, besteak beste.

1974ko martxoa amaitzerako[2], petrolioaren prezioak ia %300 egin zuen gora, 3 dolar upel bakoitzeko (19 dolar/m3) balio izatetik ia 12 dolar upel bakoitzeko (75 dolar/m3) balio izatera globalki. Enbargoak petrolioaren krisia eragin zuen, eta epe luzean hainbat ondorio izan zituen politika eta ekonomia globalean.[3]

Prezioaren igoerak eta mundu industrializatuak petrolioarekiko zuen dependentzia handiaren ondorioz, herrialde horien aktibitate ekonomikoa oso kaltetua suertatu zen. Horregatik hainbat neurri hartu zituzten kanpo mendekotasuna jaisteko asmoarekin.

  1. Smith, Charles D. (2006), Palestine and the Arab–Israeli Conflict, New York: Bedford, p. 329
  2. «Milestones: 1969–1976 - Office of the Historian» history.state.gov (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  3. "The price of oil – in context". CBC News. Archived from the original on June 9, 2007. Retrieved May 29, 2007.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in