1984ko Italiako Giroa

1984ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa67. Italiako Giroa
Txapelketa1984 Super Prestige Pernod
Etapak23
Datakmaiatzak 17 – 1984.eko ekainak 10
Luzera3.808 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaLucca
Helduera-lekuaVerona
Taldeak19
Bataz besteko abiadura38,644 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Francesco Moser (Gis Gelati-Tuc Lu)
TxapeldunordeaFRA Laurent Fignon (Renault-Elf)
HirugarrenaITA Moreno Argentin (Sammontana-Campagnolo)
Puntukako sailkapenaSUI Urs Freuler (Atala-Campagnolo)
Eskalatzailerik onenaFRA Laurent Fignon (Renault-Elf)
Gazte onenaFRA Charly Mottet (Renault-Elf)
Talderik onenaFRA Renault-Elf
◀19831985▶
Dokumentazioa

1984ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 67. edizioa izan zen. 1984ko maiatzak 17 eta ekainak 8 artean ospatu zen, sarrerako bat eta 22 etapatan banatutako 3808 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Francesco Moserrek, batez beste, 38,681 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

Marino Lejarreta berriztarrak oso paper ona egin zuen edizio honetan, podiumean amaitzetik zazpi segundora baino ez baitzen geratu.

Bi txirrindulari baino ez ziren izan edizio honetan maglia arrosa jantzi zutenak: Francesco Moser eta Laurent Fignon. Italiarrak maglia arrosa sarrerako etapan lortu zuen, frantziarrak taldekako erlojupekoan kendu zion arren. Mendate tontorrean amaitu zen lehen etapan, Moserrek lidertza berreskuratu zuen. Euren denborak ez ziren oso ezberdinak izan hurrengo etapetan, Milango erlojupekoa iritsi zen arte, non Moserrek minutu eta erdi atera zion Fignoni. Alabaina, frantziarrak 20. etapa irabazi eta lidertza berreskuratu zuen, Moserri minutu bat baino gehixeago ateraz.

Hala, Giroa azken etapan erabaki zen, Francesco Moserrek nagusitasun handiz irabazi zuen 42 kilometroko erlojupeko bat, Laurent Fignon bigarren postura bidaliz. Biekin batera, podiumean Moreno Argentin egon zen.

Giroaren edizio hau polemikaz beterik egon zen, Fignonek autoritateen, telebista publikoaren, probaren antolakuntzaren eta italiar publikoaren babes argi bat salatu baitzuen. Gauza guzti hauek Laurent Fignonen autobiografian irakur daitezke, 2010eko irailak 17ko El Mundo egunkariak adierazten duen bezala.

« "Baldintza normaletan, etapa guztiek gutxienezko arau moral batzuk errespetatu izan balituzte, erlojupeko horrek (42 kilometrokoa, (Francesco) Moserrek frantziarrari 2:24 ateraz irabazi zuena) bigarren mailako garrantzia baino ez zuen izango, diferentziak askoz txikiagoak izango ziren. Eta nire lehen Italiako Giroa modurik logikoenean irabaziko nuen. Horren ordez, paparrean min batek irakiten zidan: bidegabekeriarena". »


« "Hori zen ondorioa. Goazen gertaeretara: 18. etapako goizean guztia bereziki adierazita nuen nire egutegian, non xehetasunik txikienak ere kontu handiz aztertu genituen Guimardekin (bazekien erasoa non jo) [...] fartsa iskanbilatsu bat gertatu zen. Mendiko etapa dantesko honen egitarauan Stelvio mitikorako (2757 metro) igoera agertzen zen, non Coppi handiak bere balentriarik handienetako bat erdietsi zuen eta txirrindularitzaren italiarrik fededunenek beste inor hain balentria handirik lortzeko gai izango ez zela uste zutelarik... Hotza eta altuera probestuz, autoritateen babes politikoarekin, existitzen ez ziren arriskuak asmatu zituzten. Errepideen agentzia nazionalak "elur arriskua" edo eta "elurjauzi" arriskuz hitz egin zuen. Hain ospetsuak ez ziren beste mendate batzuekin ere egin zuten: etapak egunez egun egokitzen ziren euren interesen arabera. Erabat surrealista zen. Cyrill Guimardek ahal izan zuen guztia protestatu zuen. Baina alferrik. Vincenzo Torrianik Stelvio mendatea etapatik kendu zuen eta duintasunik gabeko ibilbide alternatibo bat eskaini zuen. Helmugan, Val Gardenan, bigarren amaitu nuen eta Moserri denbora apur bat janez, guztioi inposatu zigun "kolpe politiko"agatik oso pozik. Eraso handiko gure plana zapuztua geratu zen kirol arauak errespetatzen ez zituzten antolatzaileen moral bikoitzagatik". »


« "Hurrengo egunean, hain zuzen ere aurreikusitako tokian, bakarrik irten nintzen hainbeste gorroto nituen hotz eta lainoarekin... Etapa hau bakarrean irabaziz, sailkapena irauli eta lidertza lortu nuen. Baina Moser, orain nigandik minutu eta erdira zegoena, ez zen kanporatua izan, Stelvion, 2000 metrotik gorako altueran gertatu izango zena. Pelotoi guztiak ahal izan zuen guztia egin zuen babesteko, denbora gehiegi gal zezan eragozteko... Afizionatu mordo bat txandakatu egiten ziren mendateetan bultzatzeko. Komisarioek eurek ere, eurena aportatu zuten 20 segundorekin zigortuz ustezko zuzkidura desegoki bategatik! Ezinbestekoa zen Giroa Moserrek irabaztea". »


« "Eta, azkenean, erlojupekoa: Moser:42 km, batez beste 51 kilometro orduko abiaduran. Ni, bigarren 2 minutu eta 24 segundora. Minutu bat eta hiru segundo galduta sailkapen nagusian. Ni kaosean hondoratu nintzen. Askoz zailagoa zen nire erlojupekoaren zati handi batean telebistako helikopteroko gidaria, zalantzarik gabe bere lanari zion pasioak hartua, ni nire dortsala bere aparatuarekin lisatzeko bezain hurbil filmatuz dibertitu zela onartzea. Alferrikakoa hala eragindako turbulentziek nire abiadura moteltzeko behar adina haize bidali zidatela esatea. Bi edo hiru aldiz, erortzeko zorian, kexatzeko ukabila atera behar izan nuen. Guztia Moserrek irabaz zezan. Guimard haserre bizian zegoen. Baita neu ere. »

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy