1995eko Munduko Errugbi Kopa

1995eko Munduko Errugbi Kopa
1995 Rugby World Cup
Egoitza Hegoafrika
Datak1995eko maiatzak 25-ekainak 24
Parte-hartzaileak16
Ikusleak938.486 (29.328 partidako)
Datuak
TxapeldunaHegoafrika Hegoafrika
TxapeldunordeaZeelanda Berria Zeelanda Berria
HirugarrenaFrantzia Frantzia
LaugarrenaIngalaterra Ingalaterra
Puntugile onenaFrantzia Thierry Lacroix (FRA, 112)
Entsegugile onenaZeelanda Berria Jonah Lomu (NZL, 7)
Zeelanda Berria Marc Ellis (NZL, 7)
Webguneawww.rugbyworldcup.com
Aurretik: 1991ko Munduko Errugbi Kopa
Ondoren: 1999ko Munduko Errugbi Kopa

1995eko Munduko Errugbi Kopa gizonezkoen hirugarren Munduko Errugbi Kopa izan zen. 1995eko maiatzaren 25etik ekainaren 24ra jokatu zen, Hegoafrikak antolaturik.[1] Hegoafrika atera zen txapeldun, finalean Zeelanda Berriari 15 eta 12 irabazita.[2] Frantzia izan zen hirugarrena eta Ingalaterra laugarrena.

Apartheid amaitu ostean Hegoafrikan egindako lehenbiziko kirol txapelketa handia izan zen. 1994an, Nelson Mandela izendatua zuten presidente, historiako lehenbiziko beltza. Errugbia, hasiera batean, zurien kirola zen. Mandelak, ordea, herria bateratzeko aitzakiatzat hartzea erabaki zuen. Horretarako selekzioko kapitain Francois Pienaarri laguntza eskatu zion, beltzak ere errugbiarekin identifikaturik sentitzeko. Eta baita lortu ere. Finalaren ostean, Mandelak berak eman zion kopa Pienaarri, eta sekulako besarkada eman zioten elkarri, historikoa.[3]

Amateur garaiko azken txapelketa handia izan zen, bi hilabete geroago International Rugby Football Boardek errugbi profesionala onartu baitzuen.[4] Ezbehar batek ere markatu zuen txapelketa, Max Brito Boli Kostako errugbilaria tetraplegiko geratu baitzen Tongaren aurkako partidan.[5]

  1. Alduntzin, Koldo. Hego Afrika munduko onena. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko ekainak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  2. Alduntzin, Koldo. Hego Afrikako ateak zabalik. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko maiatzak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  3. Eskudero, Jon. Garaipen bat baino askoz gehiago. Berria, 2010eko ekainak 23, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  4. Alduntzin, Koldo. Rugby profesionala onartu dute. (Noiz kontsultatua: 2023-03-23argitaletxea=Euskaldunon Egunkaria, 1995ko abuztuak 31, berria.eus).
  5. Alduntzin, Koldo. Bolikostakoak haserre. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko ekainak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy