1997ko Frantziako Tourra

1997ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa84. Frantziako Tourra
Etapak22
Datakuztailak 5 – 1997.eko uztailak 27
Luzera3.950 km
HerrialdeaFRA Frantzia
AND Andorra
SUI Suitza
Irteera-lekuaRouen
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak139
Bataz besteko abiadura39,299 km/o
Emaitzak
TxapeldunaGER Jan Ullrich (Deutsche Telekom)
TxapeldunordeaFRA Richard Virenque (Festina-Lotus)
HirugarrenaITA Marco Pantani (Mercatone Uno)
Puntukako sailkapenaGER Erik Zabel (Deutsche Telekom)
Eskalatzailerik onenaFRA Richard Virenque (Festina-Lotus)
Gazte onenaGER Jan Ullrich (Deutsche Telekom)
Talderik onenaGER Deutsche Telekom
◀19961998▶
Dokumentazioa

1997ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 84. edizioa izan zen. 1997ko uztailak 5 eta 27 artean ospatu zen, 3944 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan, garaileak batez beste 39,237 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Rouanen hasi eta Parisko Eliseo Zelaien hiribidean amaitu zen. Hiru bizkaitar atera ziren, 219 txirrindularien artean, lasterketa honetan; David Etxebarria, Mikel Zarrabeitia eta Arsenio Gonzalez. Hala ere sorte txarra zela medio ez zuten Tourra amaitu. Lehenengo etapan Arsenio jausi egin zen eta bigarren etapan etxera joan zen. Mikel Zarrabeitiak ere jauzi bat izan zuen Tourmalet mendatea jeistean, Pau eta Loudenvielle arteko etapan. Horren ondorioz, egun batzuk geroago, Fribourgorako bidean, etxera joan zen, baita ere. Davidek ere Tourra utzi zuen osaasun arazoengatik Courchevelko etapan. Garailea Jan Ullrich izan zen, Tourra irabazi zuen lehen alemaniarra bihurtuz.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy