2006ko Italiako Giroa

2006ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa89. Italiako Giroa
Txapelketa2006 UCI ProTour 2.PT
Etapak21
Datakmaiatzak 6 – 2006.eko maiatzak 28
Luzera3.508,2 km
HerrialdeaITA Italia
BEL Belgika
SUI Suitza
AUT Austria
SMR San Marino
Irteera-lekuaSeraing
Helduera-lekuaMilan
Taldeak22
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak150
Bataz besteko abiadura38,315 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Ivan Basso (CSC)
TxapeldunordeaESP José Enrique Gutiérrez (Phonak Hearing Systems)
HirugarrenaITA Gilberto Simoni (Saunier Duval-Prodir)
Puntukako sailkapenaITA Paolo Bettini (Quick Step-Innergetic)
Eskalatzailerik onenaEU Juanma Garate (Quick Step-Innergetic)
konbinatuan onenaITA Paolo Savoldelli (Discovery Channel)
Talderik onenaSUI Phonak Hearing Systems
◀20052007▶
Dokumentazioa

2006ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 89. edizioa izan zen. 2006ko maiatzak 6 eta 28 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3553 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Ivan Bassok, bataz beste, 38,262 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Belgikako Seraing herrian hasi eta Milanen amaitu zen.

Lasterketa Belgikako Valonia eskualdean hasi zen Bigarren Mundu Gerra amaitzean gertatu zen migrazioa omenduz, non 300.000 italiar baino gehiago hango ikatz meatzetara lan bila joan ziren. Era berean, Giro honek 1956an gertatu zen Bois du Cazierreko meatze hondamendian hildako 136 italiarren heriotza oroitzeko balio izan zuen.

Ivan Basso italiarra, hiru etapa irabazi zituena eta 8. etapatik maglia arrosa izan zena, izan zen edizio honen dominatzaile argia, sailkapen nagusian bigarrena izan zen José Enrique Gutiérrezi bederatzi minutu baino gehiago ateraz. 2001 eta 2003ko edizioen garailea izan zen Gilberto Simonik osatu zuen podiuma.

Juanma Garate izan zen etapa bat irabazi zuen euskaldun bakarra, itzulia amaitzeko bi egun falta zirela, sailkapen nagusian 7. amaituz eta mendiko sailkapena ere irabaziz. Puntukako sailkapena Paolo Bettinirentzat izan zen, intergiroarena Paolo Savoldellirentzat eta taldekakoa Phonakentzat.

11. etapako banakako erlojupekoa Jan Ullrichek irabazi zuen, baina TASak bi urteko zigorra jarri zion dopinagatik. Honen ondorioz, etapa horretako garaipena Ivan Bassorentzat izan zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy