200 metroko lasterketa

2010eko lasterketa bat Pragan.

200 metroko lasterketa atletismoaren proba da korrika egiten dena eta distantzia laburrekoenen artean dagoena. Karrera apur bat laburragoa stadion izenekoa izan zen, Antzinako Olinpiadetan erregistratutako lehendabiziko ekitaldia izan zena.

Gizonezkoen artean, inoizko markarik onena 2009an ezarri zuen Usain Bolt jamaikarrak (19:19), historian zehar beste korrikalari ezagunen artean Pietro Mennea italiarra eta Michael Johnson, Carl Lewis eta Tyson Gay estatubatuarrak.

Emakumezkoei dagokienez, Florence Griffith estatubatuarrarena da erregistrorik hoberena (21:34, 1988), eta aipatzekoak dira halaber Marita Koch alemaniarra, Marie-José Pérec frantziarra eta Merlene Ottey eta Veronica Campbell-Brown jamaikarrak, besteak beste.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy