| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 93. Italiako Giroa | ||
Txapelketa | 2010 UCI World Ranking 2.UWT | ||
Etapak | 21 | ||
Datak | maiatzak 8 – 2010.eko maiatzak 30 | ||
Luzera | 3.485,3 km | ||
Herrialdea | Italia Herbehereak Suitza | ||
Irteera-lekua | Amsterdam | ||
Helduera-lekua | Verona | ||
Taldeak | 22 | ||
Parte-hartzaileak | 198 | ||
Amaitu dutenak | 139 | ||
Bataz besteko abiadura | 39,72 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Ivan Basso (Liquigas-Doimo) | ||
Txapeldunordea | David Arroyo (Caisse d'Épargne) | ||
Hirugarrena | Vincenzo Nibali (Liquigas-Doimo) | ||
Puntukako sailkapena | Cadel Evans (BMC Racing Team) | ||
Eskalatzailerik onena | Matthew Lloyd (Omega Pharma-Lotto) | ||
Gazte onena | Richie Porte (Saxo Bank) | ||
Talderik onena | Liquigas-Doimo | ||
◀2009 | 2011▶ | ||
Dokumentazioa |
2010eko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 93. edizioa izan zen. 2010eko maiatzak 8 eta 30 artean ospatu zen 21 etapatan banatutako 3485,3 kilometroko ibilbidea eginez Amsterdam eta Veronako anfiteatroaren artean.
Edizio honetako aldaketarik esanguratsuenetako bat puntukako sailkapenaren liderraren maglia ciclaminoa maglia gorri bategatik aldatzea izan zen.
2009ko Espainiako Itzulian bezala, lehen hiru etapak Herbeheretan ospatu ziren, atseden egunera iritsi arte, atseden egun hori Herbehereak utzi eta Italiara joateko probestuz. 7. etapan Strade Bianche edo Montepaschi Eroican igarotzen diren antzeko asfaltatu gabeko errepideak igaro ziren, euriaren ondorioz uste baino gogorrago egin zirenak. Mendate handiak azken astean igaro ziren: Grappa 14. etapan, Monte Zoncolan 15.ean, Plan de Corones 16.ean, Mortirolo 19.ean eta Gavia 20.ean. Bigarren aldiz jarraian, Giroa ez zen Milanen amaitu, bi urte lehenagora arte ohikoa zen bezala.
Garailea Ivan Basso izan zen, etapa bat ere irabazi zuena. Berarekin batera podiumean Angel Arroyo eta bere taldekide Vincenzo Nibali egon ziren, azken honek ere etapa bat irabazi zuelarik.