2012ko Frantziako Tourra

2012ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa99. Frantziako Tourra
TxapelketaUCI World Tour 2012 2.UWT
Etapak21
Datakekainak 30 – 2012.eko uztailak 22
Luzera3.494,4 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
SUI Suitza
Irteera-lekuaLieja
Helduera-lekuaParis
Taldeak22
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak153
Bataz besteko abiadura39,9 km/o
Emaitzak
TxapeldunaGBR Bradley Wiggins (Team Sky)
TxapeldunordeaGBR Chris Froome (Team Sky)
HirugarrenaITA Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale)
Puntukako sailkapenaSVK Peter Sagan (Liquigas-Cannondale)
Eskalatzailerik onenaFRA Thomas Voeckler (Team Europcar)
Gazte onenaUSA Tejay van Garderen (BMC Racing Team)
SaiatuenaDEN Chris Anker Sørensen (Saxo Bank-Tinkoff Bank)
Talderik onenaLUX RadioShack-Nissan
◀20112013▶
Dokumentazioa

2012ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 99. edizioa izan zen. Belgikako Lieja hirian hasi zen ekainak 30ean eta, ohi bezala, Parisen amaitu zen, uztailak 22an. 3442 kilometroko ibilbidea bete zen.

Garailea Sky taldeko Bradley Wiggins britainiarra izan zen. Sailkapen orokorrean gailentzeaz gain, bi etapa garaipen lortu zituen. Honekin batera, talde bereko Chris Froome britainiarra eta Liquigas-Cannondale taldeko Vincenzo Nibali italiarra igo ziren podiumera.

Lehenbiziko euskalduna, RadioShack-Nissan taldeko Haimar Zubeldia gipuzkoarra izan zen, sailkapen orokorreko seigarren postuan amaitu zelarik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy