2014ko Frantziako Tourra

2014ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa101. Frantziako Tourra
TxapelketaUCI World Tour 2014
Etapak21
Datakuztailak 5 – 2014.eko uztailak 27
Luzera3.660,5 km
HerrialdeaFRA Frantzia
GBR Erresuma Batua
BEL Belgika
ESP Espainia
Irteera-lekuaLeeds
Helduera-lekuaParis
Taldeak22
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak164
Bataz besteko abiadura40,679 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Vincenzo Nibali (Astana)
TxapeldunordeaFRA Jean-Christophe Péraud (AG2R La Mondiale)
HirugarrenaFRA Thibaut Pinot (FDJ.fr)
Puntukako sailkapenaSVK Peter Sagan (Cannondale)
Eskalatzailerik onenaPOL Rafał Majka (Tinkoff-Saxo)
Gazte onenaFRA Thibaut Pinot (FDJ.fr)
SaiatuenaITA Alessandro De Marchi (Cannondale)
Talderik onenaFRA AG2R La Mondiale
◀20132015▶
Dokumentazioa

2014ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 101. edizioa izan zen.

Honako hau, Vincenzo Nibali italiarraren Tourra izan zen. Bigarren etapan ihes egin zuen azken kilometroetan, etapa irabazi eta lider jarri zen. Gero, 5. etapa izugarrian bikain aritu zen. Etapa honetan, Paris Roubeaux klasikoaren zati bat egin zen eta, egun hartan, euria egin zuen. Chris Froomek, faborito nagusiak, bi eroriko izan zituen eta etxera joan zen. Vincenzo aurrean izan zen beti eta arerio guztiak atzean utzi zituen teknika eta sendotasun handia erakutsiz.[1] Etapa 47 km/h abiaduran egin zen eta bere arerio guztiak 2 minutu inguru edo gehiagoko atzerapena izan zuten. Mendiko etapetan nagusitasuna erakutsi zuen berriro ere eta beste 3 etapa irabazi zituen. Guztira lau etapa eta 19 egun lider gisa. Bigarrena, 7 minutu eta 37 segundura izan zen.

Lehenbiziko euskalduna, Trek Factory Racing taldeko Haimar Zubeldia gipuzkoarra izan zen, sailkapen orokorreko zortzigarren postuan amaitu zelarik.

  1. Tour de Francia 2014 Etapa 5 (Ypres-Arenberg-Porte du Hainaut)(HD). (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy