2021eko Frantziako Tourra

2021eko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa108. Frantziako Tourra
TxapelketaUCI World Tour 2021 2.UWT
Etapak21
Datakekainak 26 – 2021.eko uztailak 18
Luzera3.414,4 km
HerrialdeaFRA Frantzia
AND Andorra
Irteera-lekuaBrest
Helduera-lekuaParis
Taldeak23
Parte-hartzaileak184
Amaitu dutenak141
Bataz besteko abiadura41,165 km/o
Emaitzak
TxapeldunaSLO Tadej Pogačar (UAE Team Emirates)
TxapeldunordeaDEN Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma)
HirugarrenaECU Richard Carapaz (Ineos Grenadiers)
Puntukako sailkapenaGBR Mark Cavendish (Deceuninck-Quick Step)
Eskalatzailerik onenaSLO Tadej Pogačar (UAE Team Emirates)
Gazte onenaSLO Tadej Pogačar (UAE Team Emirates)
SaiatuenaFRA Franck Bonnamour[1] (B&B Hotels p/b KTM)
Talderik onenaBRN Bahrain Victorious
◀20202022▶
Dokumentazioa

2021eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 108. edizioa izan zen. 2021eko ekainaren 26an Bresten hasi eta uztailaren 18an Parisen amaitu zen, tartean txirrindulariek ezarritako 21 etapa egin zituztelarik.

Tadej Pogačarrek (UAE) irabazi eta bi Tour irabazi dituen txirrindularirik gazteena bilakatu zen. Sailkapen nagusiko podiumean alboan izan zituen Jonas Vingegaard (Jumbo) eta Richard Carapaz (Ineos). Talderik onena Bahrein izan zen. Maillot berdea, Tour horretan berpiztu zen Mark Cavendishentzat (Quick Step) izan da. Irabazi zituen lau etapekin 34 zituen denera Tourrean, inork inoiz eskuratu dituen gehien, Eddy Merckxekin berdinduta.[2]

Lehenbiziko euskalduna Pello Bilbao gernikarra izan zen; sailkapen nagusiko bederatzigarren amaitu zelarik. Jonathan Castroviejok (Ineos) 23. amaitu zuen, eta 26. Ion Izagirrek (Astana).

  1. (da) Skal på podiet: Franskmand får det røde rygnummer i Paris, feltet.dk. Retrieved 2021.eko uztailak 18.
  2. Ostolaza, Paulo. (2021-07-18). «Etapa Van Aertentzat; Tourra, Pogacarrentzat» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy