2021eko taliban erasoaldia | |
---|---|
Mota | gatazka armatu erasoaldi |
Honen parte da | Afganistango gerra |
Denbora-tarte | 2021eko maiatzaren 1a - |
Data | 2021 |
Garaia | Aro Garaikidea |
Kokaleku | Afganistan |
Herrialdea | Afganistango Islamiar Errepublika eta Afganistango Emirerri Islamikoa |
Parte-hartzaileak | |
Helburu | Afganistango Islamiar Errepublika |
Kausa | AEBetako armadaren erretreta, Afganistanetik |
Honen ondorioa | 2021 Kabul Airlift (en) |
Komunikabide | |
Osatuta | |
2021eko taliban erasoaldia talibanek eta talde aliatuek, tartean Al-Kaida, Afganistango Islamiar Errepublikaren aurka eragin zuten gatazkari esaten zaio. Erasoaldia 2021eko maiatzaren 1ean hasi zen, Ameriketako Estatu Batuen atzerantz egitearekin batera hasi zen. Talibanen garaipena oso azkarra izan zen: uztailaren 15erako Afganistango barrutien herena haien mende zeuden; uztailaren 21erako herrialde erdia kontrolatzen zuten; abuztuaren 15ean Kabul hiriburua hartu zuten eta Afganistango Islamiar Emirerria aldarrikatzeko asmoa adierazi zuten. Afganistango Presidenteak, Ashraf Ghani, dimisioa aurkeztu eta erbesteratu egin zen. Aldi berean, talibanen biolentzia eta errepresioa herrialde osoan zabaldu zen, milaka pertsona erbesteratzea eragin zuen horrek. Izan ere, bi astean eta ia batere borrokarik egin gabe talibanek bereganatu zuten herrialdea.[1]