2022ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2022ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia 2022ko maiatzaren 10
Bigarren finalerdia 2022ko maiatzaren 12
Finala 2022ko maiatzaren 14
Egoitza PalaOlimpico, Turin
Aurkezlea(k) Alessandro Cattelan
Laura Pausini
Mika
Antolatzailea Radiotelevisione Italiana (RAI)
Partaide kopurua 40
Irabazlea "Stefania"
Kalush Orchestra
 Ukraina

2022ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 66. edizioa izan zen. Turingo PalaOlimpico aretoan ospatu zen, Italiak 2021eko edizioa irabazi ondoren. Finalerdiak maiatzaren 10 eta 12an jokatuko ziren, eta final handia maiatzaren 14an.[1] Aurkezleak Alessandro Cattelan, Laura Pausini eta Mika izan ziren.

40 herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino bat gehiago. Armenia eta Montenegro aurreko edizioan huts egin ondoren bueltatu ziren.[2] Bestalde, Errusia parte hartzekoa zen, baina Europako Irrati-Telebista Batasunak lehiaketatik kanpo utzi zuen 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioaren ondoren.[3]

Ukrainak irabazi zuen Kalush Orchestra taldearen "Stefania" abestiarekin. Telebozketaren eskutik soilik 439 puntu jaso zituen Ukrainak, lehiaketaren errekorra. Erresuma Batua – epaimahaien gustokoena – eta Espainiarekin osatu zen lehen hiru sailkatuen zerrenda, izan ere bere sailkapen onenak lortu zuten 1998 eta 1995tik, hurrenez hurren

  1. (Ingelesez) «Turin, Italy, to host the 66th Eurovision Song Contest in May 2022» Eurovision.tv 2021-10-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  2. (Ingelesez) «REVEALED: the 41 countries joining Eurovision in Turin 2022» Eurovision.tv 2021-10-20 (Noiz kontsultatua: 2021-10-20).
  3. (Ingelesez) «EBU statement regarding the participation of Russia in the Eurovision Song Contest 2022» Eurovision.tv 2021-10-20 (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy