2023ko Frantziako Tourra

2023ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa110. Frantziako Tourra
TxapelketaUCI World Tour 2023 2.UWT
Etapak21
Datakuztailak 1 – 2023.eko uztailak 23
Luzera3.405,6 km
HerrialdeaFRA Frantzia
ESP Espainia
Irteera-lekuaBilbo
Helduera-lekuaParis
Taldeak22
Parte-hartzaileak176
Amaitu dutenak150
Bataz besteko abiadura41,483 km/o
Desnibela55.460 m
Emaitzak
TxapeldunaDEN Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma)
TxapeldunordeaSLO Tadej Pogačar (UAE Team Emirates)
HirugarrenaGBR Adam Yates (UAE Team Emirates)
Puntukako sailkapenaBEL Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck)
Eskalatzailerik onenaITA Giulio Ciccone (Lidl-Trek)
Gazte onenaSLO Tadej Pogačar (UAE Team Emirates)
SaiatuenaBEL Victor Campenaerts (Lotto Dstny)
Talderik onenaNED Jumbo-Visma
◀20222024▶
Dokumentazioa

2023ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 110. edizioa izan zen. 2023ko uztailaren 1ean Bilbon hasi eta uztailaren 23an Parisen amaitu zen, tartean txirrindulariek ezarritako 21 etapa egin behar zituztelarik. Lehenengo etapak Euskal Herrian zehar aritu ziren. Bigarren aldia izan zen Frantziako Tourra Hego Euskal Herritik abiatzen zela, 1992ko Frantziako Tourra Donostiatik atera baitzen.

Garailea Visma–Lease a Bike taldeko Jonas Vingegaard daniarra izan zen. Sailkapen orokorrean gailentzeaz gain, etapa garaipen bat lortu zuen. Honekin batera, Tadej Pogačar esloveniarra eta Adam Yates britainiarra igo ziren podiumera, biak UAE Team Emirates taldekoak.

Lehenbiziko euskalduna, Bahrain Victorious taldeko Peio Bilbao bizkaitarra izan zen, sailkapen orokorreko seigarren postuan amaitu zelarik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy