3. taldeko elementu

3. taldeko elementuak taula periodikoko elementu multzo bat dira. D-blokeko beste taldeen modura lau elementuk osatu beharko lukete talde hau baina oraingoz ez dago adostasunik lau hauek zein diren zehazterako orduan. Eskandio (Sc) eta Itrio (Y) beti talde honetan sailkatzen diren arren, zenbaitetan taldea Lantano (La) eta Aktinio (Ac) elementuekin osatzen da, beste zenbaitetan ordea Lutezio (Lu) eta Lawrentzio (Lr) elementuekin.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in