33. Oscar Sarien ekitaldia 1961eko apirilaren 17an Santa Monicako Santa Monica Civic Auditorium biltzargunean egin zuten 1960. urtean zinemagintzan egindako lanik onenak saritzeko. Aurkezlea Bob Hope izan zen eta Estatu Batuetan ABC telebistak eman zuen.