A. C. Bhaktivedanta Swami Prabhupada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kalkuta, 1896ko irailaren 1a |
Herrialdea | Britainiar Raj 1947ko abuztuaren 14a) Indiako Agindupeko Lurra (1947ko abuztuaren 15a - 1950eko urtarrilaren 26a) India (1950eko urtarrilaren 26a - |
Heriotza | Vrindavan (en) , 1977ko azaroaren 14a (81 urte) |
Hobiratze lekua | ISKCON Temple, Vrindavan (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Scottish Church College (en) |
Hezkuntza-maila | Artean graduatua |
Hizkuntzak | bengalera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta filosofoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Santutegia | |
1933 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
prabhupada.net | |
Abhay Charanaravinda Bhaktivedanta Swami (bengaleraz: অভয চরণারৱিন্দ ভক্তিৱেদান্ত স্ৱামী প্রভুপাদ, Abhay Charanaravinda Bhaktivedanta Swami, Abhay Charan De jaioa; 1896ko irailaren 1a-1977ko azaroaren 14a) eragin handiko mistiko, filosofo eta erlijio-irakaslea izan zen Indian, Hare Krishna Mantraren[1][2][3][4] eta "Krishnaren kontzientzia" mundu osoan zabaldu zuena. Bere izengoitien artean daude “Bhaktivedanta Swami”, "Srila Prabhupada", edo “Prabhupada”[5].
Gaztetan bere irakasle espiritual batek agindu zien "Krishnaren kontzientzia" ingelesez hedatzea, eta horregatik 69 urte zituela Kalkutatik New Yorkera bidaiatu zuen merkantzia itsasontzi batean, liburu gutxi batzuk baino ez zeramatzala. Ez zuen Ameriketako Estatu Batuetan inor ezagutzen, baina New Yorkeko parke baten Hare Krishna abestu zuen, klaseak eman zituen, eta 1966an, bere ikasle ohi batzuekin batera, Krishnaren Kontzientziarako Nazioarteko Elkartea sortu zuen (ISKCON), orain munduko hainbat lekutan guneak dituena.
Erakutsi zuen bideak proposatzen zuen norbera konturatzea izaki espiritual betierekoa dela, unean duen gorputz materialaren ezberdina, bilatuz izaki gorenarekin, Krishna gisa ezaguna sanskritoz, duen harremana berpiztea. Hori zenbait praktikaren bidez egiten da, batez ere Krishnari buruz testu estandarrak entzunez, Krishnaren izenetan oinarritutako mantra abestuz eta Krishnari debozio-zerbitzua emanez. Praktika horien artean, Prabhupadak eskatzen zuen hasitako ikasleek ez aritzea apostuetan, haragia, arraina eta arrautzak ez jatea, intoxikatzaileak ez kontsumitzea (kafea, tea edo zigarroak barne[6][7]) eta ezkontzaz kanpoko sexu-harremanik ez izatea. Aurreko maisu indiarrek ez bezala, Mendebaldean aritu zirenean azken egia funtsean inpertsonala dela sustatu zutenak, Absolutua azken batean pertsonala dela erakutsi zuen[8][9].
Guru gisa zuen lana zen Krishnaren mezua eraldaketarik gabe eskaintzea, Bhagavag Gita bezalako estu espiritualetan aurkitzen zen moduan[10]. Horretarako, Bhagavad-gita As It Is izeneko itzulpena argitaratu zuen, bere iruzkinekin[11]. Indian ezagunak ziren baina kanpoan eraginik ez zuten beste testu batzuk ere itzuli eta argitaratu zituen, tartean Srimad-Bhagavatam (Bhagavata Purana[12]) eta Chaitanya Charitamrita, testuak ingelesez eskuragarri bilakatuz lehen aldiz historian. Guztira, laurogei liburu baino gehiago idatzi zituen.
1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadan, ISKCON sekta suntsitzaile izendatu zuten Estatu Batuetako eta Europako zenbait herrialdetako kritikarik. Nahiz eta akademikoek eta auzitegiek ukatu egin zituzten buru garbiketa sektarioaren salaketak, eta onartu zuten ISKCON hinduismoaren benetako adar bat zela, leku batzuetan "sekta"ren etiketak eta irudiak iraun dute. Prabhupadaren iritzi edo adierazpen batzuk beltzen aurkako arrazistatzat hartu izan dira, beheko kasten aurkakoak edo misoginotzat[13][14][15]. Desagertu eta hamarkada batzuetara, Prabhupadaren eta hura sortu zuen gizartearen irakaskuntzek eragina dute oraindik ere[16], eta Indiako zenbait adituk eta buruzagi politikok hinduismoa atzerrian zabaldu zutenetako bat dela uste dute[17][18].