APG III sistema

Landare loredunak sailkatzeko APG III sistema (“APG III” hemendik aurrera) Angiosperm Phylogeny Group (APG) taldea garatzen ari den gehien bat Filogenetika molekularrean oinarritutako landareentzako sistema taxonomiko moderno baten hirugarren bertsioa da. 2009an argitaratua, 2016an bertsio berriago batek, APG IV sistemak, ordezkatu zuen.[1]

Sistema berria azaltzen zuen argitalpenarekin batera, beste bi argitalpen laguntzaile agertu ziren Botanical Journal of the Linnean Society aldizkariaren ale berean:

  • Lehenengoa, Chase eta Reveal-ena, “APG III” sailkatzeko sistemarekin bateragarria zen lurreko landare (enbriofito) guztien sailkapen filogenetiko formal bat zen.

    APG-k ordenaren gainetik zeuden mailak alde batera uztea erabakia zuenez, artikulu honek sistema berria aurreko Lineo-ren sailkapenaren antzeko batera egokitu zuen horrelako sailkapena nahiago zutenentzat.[2]

  • Bigarrena, Haston eta beste batzuena, “APG III” sistemaren 413 familien zerrenda zenbakitua eskaintzen zuen hurrenkera lineal bat zen (LAPG III); Horrelako hurrenkera lineal bat oso baliagarria da landare bildumen zaintzaileentzat eta landareekin lan egin eta aleak “APG III” sistemaren arabera antolatu gura dituztenentzat.[3]
  1. Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121.  doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00996.x..
  2. Chase, Mark W.; Reveal, James L.. (2009). «A phylogenetic classification of the land plants to accompany APG III» Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 122–127.  doi:10.1111/j.1095-8339.2009.01002.x..
  3. Haston, E.; Richardson, J.E.; Stevens, P.F.; Chase, M.W.; Harris, D.J.. (2009). «The Linear Angiosperm Phylogeny Group (LAPG) III: a linear sequence of the families in APG III.» Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 128–131..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in