Abadia jauregia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Hendaia |
Koordenatuak | 43°22′39″N 1°44′57″W / 43.3775°N 1.7492°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1884 |
Inaugurazioa | 1879 |
Jabea | Anton Abadia |
Komisarioa | Anton Abadia |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Eugène-Emmanuel Viollet-le-Duc |
Estiloa | arkitektura neogotikoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084395 eta MI011 |
Webgune ofiziala | |
Abadia jauregia —frantses grafiaren eraginez sarri Abbadia izenaz aipatua— Hendaiako (Lapurdi) itsaslabarren gainean dago, Santa Ana muturraren eta Ondarraitz hondartzaren ondoan. Anton Abadiak eta Virginie Vincent de Saint Bonnetek eraikiarazi zuten 1860ko eta 1880ko hamarkadatan, Eugène Viollet-le-Duc eta haren jarraitzaile Edmond Duthoit arkitektoen zuzendaritzapean, estilo neogotikoan, eta Ingalaterran XIX. mendean egin ziren gazteluen eredura.
Anton Abadiaren paperen arteko 1865eko aurrekontu batzuetan, gaztelua egiteko aurreikusiriko gastuen guztizko kopurua ageri da: 172.887 libera, altzariak kontuan hartu gabe[1]. Hil aurretik, Frantziako Zientzien Akademiari utzi zizkion Anton Abadiak jauregia, lorategia eta lursail osoa[2].
1984ko abenduaren 21ean Abadia jauregia monumentu historiko izendatua izan zen.[3]