Abbastar Iraultza | |||
---|---|---|---|
Iraultzaren mapa | |||
Data | 747ko ekainaren 9a - 750eko uztaila | ||
Lekua | Khorasan Handia eta egungo Iran eta Irak | ||
Emaitza | Abbastarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Abbastar Iraultza 661-750 urte bitarteko Omeiatar Kalifa-herria eraisteko matxinada izan zen. Omeiatarrena islamiar historia goiztiarreko lau kalifatu nagusietatik bigarrena izan zen, hirugarrena Abbastar Kalifa-herria izan zelarik (750-1258). Mahoma profeta musulmana hil eta hiru hamarkada geroago eta Rasidar kalifaldiaren ondoren boterera iristean, omeiatarrek arabiar inperio feudal bat ezarri zuten, gehien-gehienak ez arabiarrak ez musulmanak ez ziren herri batean gobernatzen zuena. Arabiarrak ez zirenak bigarren mailako hiritar bezala tratatuak izan ziren, Islamera bihurtu ziren ala ez alde batera utzita, eta fede eta etnia bereizketengatiko nahigabe honek, azken batean, omeiatarrak kargutik kentzera eraman zituen.[1] Abbastarren dinastiako kideek, profetaren osaba zen Abbasen ondorengoak zirela zioten.
Iraultzak, funtsean, inperio arabiarraren amaiera eta Ekialde Hurbilean estatu inklusiboago eta multietnikoago baten hasiera markatu zuen.[2] Historialariek orduko hobekien antolatutako iraultzetako bat bezala hartzen dute, mundu musulmanaren ikuspegia ekialderantz birbideratu zuen.[3]