Abel Tasman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lutjegast, 1603 |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Jakarta, 1659ko urriaren 10a (55/56 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezezaguna ezezaguna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, itsasturia eta autorea |
Lantokia(k) | Amsterdam |
Abel Janszoon Tasman (Lutjegast, gaur egun Groningen probintzia, Herbehereak, 1603 – Batavia, Ekialdeko Herbeheretar Indiak, 1659ko urriaren 10a) herbeheretar itsasgizon, esploratzaile eta merkataria izan zen.
Ospetsua da, bereziki, 1624 eta 1644 artean Herbehereetako Ekialdeko Indietako Konpainiaren zerbitzura egindako bidaiengatik. 1642-1643 bitartean Van Diemen lurraldea (gaur egun Tasmania deitua), Zeelanda Berria eta Tonga eta Fiji uharteak aurkitu zituen. 1643. urtean Ginea Berriko kostaldean zehar Bataviara itzuli zen. 1644. urtean Carpentaria golkoaren ekialdeko eta mendebaldeko kostaldeak esploratu zituen. 1860. urtean Jacob Zwartek Tasmanen lehenengo bidaiaren egunkaria argitaratu zuen[1].