Abereen etxaldea | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | George Orwell (1945) |
Argitaratze-data | 1945eko abuztuaren 17 |
Generoa | Satira |
Jatorrizko izenburua | Animal Farm: A Fairy Story |
Argitaletxea | Harvill Secker (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Orrialdeak | 112 |
ISBN | 0-452-28424-4 |
OCLC | 53163540 |
Euskaraz | |
Izenburua | Abereen etxaldea |
Itzultzailea | Juan Martin Elexpuru |
Argitaratze-data | 1995 |
Bilduma | Xaguxar |
Orrialdeak | 160 |
ISBN | 8479174862 |
Abereen etxaldea (jatorrizko ingelesez Animal Farm: A Fairy Story) George Orwell britainiarrak idatzitako eleberri laburra da, 1945. urtean argitaratua.
Inoiz idatzi den totalitarismo sobietarraren satirarik ezagunena da. 1945ean argitaratua izan zen eta estalinismoaren sorrera eta garapenaren isla da ipuina. Orwell, demokrata eta sozialista zen, baita Independent Labour Party alderdiko kidea ere urte luzez. Stalinen agintearekiko oso kritikoa zen, batez ere Moskutik zuzenduriko Estalinismoaren aurkakoa. Espainiako Gerra Zibilean Nazioarteko Brigadetan boluntario gisa borrokan ibili ondoren, hango agente sobietarraren (NKVDa) azpijokoek bere pentsamoldean eragin itzela izan zuten.
Nobela Time aldizkariak ingelesezko ehun eleberri onenen artean jarri zuen.
Euskarazko bertsioa 1982an plazaratu zuen Elkar argitaletxeak Itzul sailean eta 2000. urtean berriro (Xaguxar bilduma). Juan Martin Elexpuruk itzuli zuen. 1981ean lehen itzulpen bat egin zuen Imanol Unzurrunzagak.[1]