Abu Bakr

Abu Bakr

1. kalifa

632ko ekainaren 8a - 634ko abuztuaren 22a - Umar
Bizitza
JaiotzaMeka573ko urriaren 27a
HerrialdeaRasidar kalifaldia
Talde etnikoaArabiarra
HeriotzaMedina634ko abuztuaren 23a (egutegi gregorianoa) (60 urte)
Hobiratze lekuaMasjid al-Nabawi
Familia
AitaAbu Quhafa
AmaSalma Umm-ul-Khair
Ezkontidea(k)Qutaylah bint Abd-al-Uzza (en) Itzuli
Asma bint Umays (en) Itzuli
Fatima bint Zaid (en) Itzuli
Habiba bint Kharija (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, poeta eta merkataria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBattle of Uhud (en) Itzuli
Badreko gudua
Battle of Khaybar (en) Itzuli
Battle of the Trench (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Abu Bakr `Abd Allah ibn Abi Quhafa `Uthman ibn Ka`b al Qurayshi, Abu Bakr Al-Siddiq edo soilik Abu Bakr[1] deitua (arabieraz: أبو بكر الصديق‎) Mahomaren ondorengoa, eta, beraz, islamaren lehen kalifa izan zen, ondo gidatutako kalifak deituriko kalifa saila hasi zuena (Meka, 573Medina, 634).

Abu Bakr izena, izatez, "gameluaren (gizon)a" bezala itzultzen den deitura bat da. Hain zuzen ere, gamelu mordoa zuen, hauetaz asko arduratzen zen. Deitura hau islamiar mundu osoan sarri erabiltzen den izen propio bihurtu da (Bubker, Babakar, etab... bezalako aldaerekin). As-Siddiq ere deitura bat da, "zintzoa" esan nahi duena; bere ondorengoak siddiqi deituak dira. Jatorrizko izena `Abd al-Ka`ba ezn zuen, hau da, "Kaabaren Esklaboa"; `Abd Allah (Jainkoaren Esklabo) izenera aldatu zuen, islamera bihurtu zenean.

Merkataria Mekan eta Quraish tribuko partaidea, hirian, Mahomak zabaltzen hasitako erlijio berrira bihurtu zen lehen biztanleetakoa izan zen. Mahomarekin joan zen Medinara hejiran. Mahomaren aitaginarreba bihurtu zen profeta, Abu Bakren alaba Aisharekin ezkondu zenean. Mahoma gaixotu zenean, Abu Bakri eman zion otoitza bere ordez zuzentzeko ardura, Mahoma hil zenean, Abu Bakr bere ondorengoa izatearen nahia bezala interpretatu zena. Honela, 632an, kalifa titulua eraman zuen lehen pertsona bihurtu zen. Kalifa hitzak "Jainkoaren Mezulariaren ondorengoa" esan nahi du (arabieraz خليفة رسول الله jalifat Rasul Allah). Ali Ibn Abi Talib, Mahomaren lehengusu eta suhia erabaki horren aurka agertu zen, oinordekotza beretzat nahi baitzuen. Alik, azkenean, burua makurtu behar izan zuen, eta Abu Bakren izendapena onartu; baina desadostasun horrek, urte batzuk geroago, islama hiru adarretan banatuko zuen: sunitak, xiiak eta jariiitak.

Aukeratua izan zen urte berean, Hiyaz eta Netxd lurraldeetan matxinadak piztu ziren. Lehenak islamari uko egiten zion, eta bigarrenak, Islamiar Estatuari zerga ordaintzeari uko egitea eragin zuen. Kalifak bi matxinadak apaldu zituen, ordutik aurrera, kontra egite gogorrei aurre egin behar izan zien arren, horietatik garrantzitsuena, Musailma buru zuena zelarik. Hau, azkenik Jalid ibn Walidek garaitu zuen Akrabako guduan, honen ondoren, Arabiako penintsula, Estatu Islamiarraren barnean geratu zelarik. Hau lortu ondoren, Abu Bakrek, bere jeneralak beste lurralde batzuk konkistatzera bidali zituen: Jalid ibn Walidek Irak lapurtu zion Sasanidar Inperioari kanpaina bakar batean. Bere gobernupean, Koranaren lehen bilketa egin zen, ordura arte buruz errezitatzen zena. Abu Bakr 634ko abuztuak 23an hil zen, Medinan. Hil baino lehentxeago, batzuk diotenez, pozoitua, eta beste batzuen arabera modu naturalean, Omar izendatu zuen ondorengo bezala, komunitateak onetsia, Ali ibn Ali Talib eta honen aldekoen kontrako iritziarekin, baina gertakari larririk gabe. Mahoma eta Omarrekin batera lurperatuta dago Medinako Profetaren Meskitan.

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 12 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in