Abu Dhabi

Abu Dhabi
ابوظبي
Metropolia
Administrazioa
Estatu burujabe Arabiar Emirerri Batuak
Arabiar Emirerri Batuetako emirerri Abu Dhabi
AlkateaMohamed bin Zayed Al Nahyan
Izen ofizialaابوظبي
Jatorrizko izenaابوظبي
Geografia
Koordenatuak24°27′04″N 54°23′49″E / 24.4511°N 54.3969°E / 24.4511; 54.3969
Map
Azalera972 km²
Altuera14 m
Demografia
Biztanleria1.483.000 (2020)
483.000 (2017)
Dentsitatea1.525,72 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia00971
Ordu eremuaUTC+04:00
Hiri senidetuakMinsk, Betleem, Madril, Houston, Brisbane, Islamabad, Nikosia, Iquique, Jakarta, Roskilde eta Zonguldak
Hizkuntza ofizialaarabiera
dmt.gov.ae…, tamm.abudhabi eta abudhabi.ae

Abu Dhabi[1][2] (arabieraz: أبو ظبي‎, Abū Ẓabī, bertan ɐˈbuˈðˤɑbi ahoskatua)[3] Arabiar Emirerri Batuetako hiriburua eta bigarren hiri nagusia da, eta baita izen bereko emirerriko hiriburua ere. T itxura duen uharte batean dago kokatua, Persiar golkoaren hego-ekialdean. 1.266.189 biztanle zituen 2016an.[4]

XX. mendean zehar, hazkunde handia izan zuen petrolioari esker, eta gaur egun metropoli handia da. Arabiar Emirerri Batuen Barne produktu gordinaren (BNG) %15 sortzen du.[5] Garrantzi handiko instituzioak daude bertan, esaterako Abu Dhabi Securities Exchange, Emirerrien Banku Zentrala, enpresa askoren egoitza... Errege familiaren egoitza ere Abu Dhabin dago.

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  3. UAE Interact. (2007-10-3). How did Dubai, Abu Dhabi and other cities get their names? Experts reveal all. .
  4. Population of the United Arab Emirates. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2018-8-14).
  5. Gulfnews: Dubai contributes more than 30% of the UAE economy. Archive.gulfnews.com (2009-06-16). Retrieved on 2009-07-16.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy