Abugidak, halaber alfasilabarioak edo alfabeto silabioak izenez ezagunak, idazteko sistemak dira, Afrikan eta Asian bereziki erabiliak. Karakter kontsonantikoak eta bokalikoak dituzte, baina haien antolaketa ez da alfabetoena bezalakoa: kontsonante bakoitzak berezko bokal bat darama, normalean /a/; horrela, kontsonantearen grafia egina, aldi berean, bokala ere ulertzen da. Zeinu diakritikoak erabiliz, ohiko konbinaketak alda daitezke: era horretan, kontsonante berarekin beste bokal bat adierazten da edo kontsonantea bakarrik. Adibidez, devanagari idazkeran:[1]
Abugida hitza Peter T. Danielsek (New Jersey, 1951) sortu zuen. Hitza idazkera etiopiarretik jaso omen zuen, horretarako lehendabiziko lau karakterrak erabiliz.[2]
Idazkera horien multzo nagusia familia braminikako hizkuntzetakoa da, Indian eta Asiako Hego-ekialdean; Etiopian ere halako idazkera darabilten hizkuntzak daude.