Abusu

Abusu
 Euskal Herria
Abusu auzoaren ikuspegia Arnotegi menditik
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilboaldea
Administrazioa
Auzotarraabusutar
Geografia
Koordenatuak43°14′23″N 2°55′09″W / 43.2397°N 2.9192°W / 43.2397; -2.9192
Azalera0,46 km²
Garaiera28
Demografia
Biztanleria7.370 (2023)
Dentsitatea15.681 bizt/km²

Abusu Bilboko auzoa da. Bilboko bostgarren barrutian kokatuta dago, Ibaiondoko barrutian alegia. Bilboko Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan auzoaren artean. Auzoak 7.620 biztanle dauzka eta 46,57 hektareako azalera. Abusuren erderazko izena “La Peña” da, Erkiago neba-arrebak "Nuestra Señora de La Peña de Francia" ermita eraiki ostean hartu zuen izen hori. Ibaizabal ibaiaren harana estutzen den gune hontan, Zamakola kalea da auzoaren ardatza. Kale horren bi aldeetako etxebizitza blokeek otsatzen dute Abusu. Historikoki meatzaritzarekin lotura izan du auzoak, uraren indarra baliatuz ola eta errotak izan baitira, tartean El Pontón errota, egungo Abusu Ikastolaren egoitza ondoan.

1983ko uholdeen ostean, eta auzoak jasan zituen kalteek eraginda, udalak uhartea auzoarekin batu zuen etorkizuneko uholdeek kalte gutxiago eragin zezaten. Horrela, auzoa eta uhartearen arteko eremua parke bihurtu zen, Ibaieder Parkea, auzoa itxuraldatuz, Abusuko argazki zaharretan ikus daitekenez.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy