Accademia della Crusca | |
---|---|
Datuak | |
Mota | language society (17th an 18th century) (en) , zientzien akademia, akademia nazionala, elkarte zientifikoa, academic archive (en) eta artxiboa |
Jarduera sektorea | Goi hezkuntza |
Herrialdea | Italia |
Erabilitako hizkuntza | italiera |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | ezezaguna |
webgune ofiziala |
Accademia della Crusca, baita ere Crusca, Italiako hizkuntzalaritza eta filologiako adituen ikerketa zientifikoak biltzen dituen erakundea da. Italiako hizkuntza-erakunderik ospetsuena da, ziur asko. Florentzian sortu zen, 1583an, eta jatorrizko italiera "garbi" mantentzen saiatu da beti. 1612. urtean, Vocabolario degli Accademici della Crusca liburuaren lehen edizioa argitaratu zuen, frantsesezko, alemanierazko, espainierazko eta ingelesezko hizkuntzetarako adibide lexikografiko izan zena.[1]
Gaur egun, Accademia della Cruscak kudeatutako italierazko hiztegia hiztegi historikoa da, 1612ko italierari dagokionez. Antzinako italieraren azterketa bikaina da, baina literatur barietatearena baino ez. Izan ere, ezaugarri horiek dituen liburu batek bere mugak ditu, eta ezin du beste mota bateko idatzizko iturri zaharren (memoria-liburuak, tratatuak, errezetak, kontabilitate-liburuak, estatutuak, hainbat generotako dokumentuak, eta abar) sail oso oparoa bildu.