Acid rock

Acid rock (euskaraz rock azidoa) rock psikodelikoaren azpimultzo musikal bat da. Bere ezaugarri nagusiak gitarra elektriko solo luzeak, letra urriak eta bapatekotasun edo inprobisazio musikala dira. Azidoaren aurrizkia bere garaian azpigenero honetako musikari askok LSD droga hartu izanari zor dio. Azpigenero honetako talde eta musika nabarmenenak hauek dira: de The Doors, The Jimi Hendrix Experience, Pink Floyd, Iron Butterfly, Big Brother & The Holding Company, Cream, Vanilla Fudge, Jefferson Airplane, Ultimate Spinach, Black Sabbath, Blue Cheer, Quicksilver Messenger Service, The Great Society, Stone Garden eta The Grateful Dead.

1960ko hamarkadaren amaieraldera AEBetan sortu eta 1970eko hamarkadaren erdialderarte iraun zuen, orduan bi adarretan banatu zen: alde batetik heavy metala, eta bestetik rock progresiboa.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in