Ada (programazio-lengoaia)

Ada
ParadigmaMultiparadigma
DiseinatzaileaMIL-STD-1815/Ada 83: Jean Ichbiah

Ada 95: Tucker Taft Ada 2005: Tucker Taft

Ada 2012: Tucker Taft
Agerpena1980ko otsaila
Kaleratze EgonkorraAda 2012 TC1[1][2] / 2016ko otsailaren 1a
Kaleratze EzegonkorraAda 2012 TC1[3] / 2015eko apirila
Idazketaestatikoa, sendoa, segurua, nominala
Sistema EragileaPlataforma-anitz (multiplataforma)
Luzapena.adb, .ads
Webguneawww.adaic.org
Inplementazioak
AdaCore GNAT (doako deskarga: http://libre.adacore.com/download),

Green Hills Software Optimising Ada 95 konpilatzailea, PTC, Inc. PTC ApexAda and PTC ObjectAda,[4] "MapuSoft Ada-C/C++ changer".,lehen "AdaMagic with C Intermediate" gisa ezagutua,[5]

DDC-I Score
Dialektoak
SPARK, Ravenscar profile
Eragina
C++, Chapel,[6] "Drago"., Eiffel, "Griffin"., Java, Nim, ParaSail, PL/SQL, PL/pgSQL, Ruby, Seed7, "SPARforte"., Sparkel, SQL/PSM, VHDL
Eragindua
ALGOL 68, Pascal, C++ (Ada 95), Smalltalk (Ada 95), Modula-2 (Ada 95) Java (Ada 2005), Eiffel (Ada 2012)

Ada helburu orokorreko programazio-lengoaia bat da, Pascal eta beste programazio-lengoaia batzuen hedapen moduan sortu zena.[1] Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailaren segurtasun beharrak asetzeko sortua izan zen 1977 eta 1983 artean. Jean Ichbiah informatikari frantsesak gidatutako lantaldeak garatu zuen.

Ada objektuei orientatutako programazio-lengoaia da, goi-mailakoa, konkurrentea, Pascalen erraztasuna eta C++en moldagarritasuna dituena. Zehaztasun metodologiko handiko lengoaia da; helburua erroreak ekiditea izanik, zorroztasun handia eskatzen du, eta ona da errorea gertatzeak ondorio latzak ekar ditzakeen denbora errealeko sistemak inplementatzeko, trenen eta hegazkinen trafikoa kontrolatzekoak, adibidez.[2] Adan idatzitako programak idazkera algoritmikotik gertu daudenez, ulerterrazak gertatzen dira.[3][4] Ada nazioarteko estandar bihurtu zen (ANSI estandar 1983an eta ISO estandar 1987an).

Lengoaiari Ada izena jarri zioten Ada Lovelace (18151852) emakumea omentzeko. Izan ere, historiako lehen programatzailea izan zela esan ohi da.

  1. (Ingelesez) Levenez. (PDF) Programazio-lengoaien bilakaera grafikoki. (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
  2. Watt, David Anthony.. (1996). ADA lengoaia eta metodologia. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISBN 8475858651. PMC 434213410. (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
  3. Díaz de Ilarraza Sánchez,, Arantza; Sarasola, Kepa. (1999). Oinarrizko programazioa : ariketa bilduma. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380025. PMC 52408737. (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
  4. Diaz de Ilarraza, Arantza; Sarasola, Kepa. (2012). «Ikastaroa: Konputagailuen programazioa» ocw.ehu.eus (UPV-EHU) (Noiz kontsultatua: 2019-12-17).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy