Adelaida Italiakoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
991 - 994
962ko otsailaren 2a -
947 - | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Orbe Castle (en) eta Burgundia Garaia, 931 | ||||||
Herrialdea | Burgundiako Erresuma Germaniako Erromatar Inperio Santua | ||||||
Bizilekua | Lierna Lierna Castle (en) | ||||||
Heriotza | Seltz eta Selz Abbey (en) , 999ko abenduaren 16a (67/68 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Rodolfo II.a Borgoinakoa | ||||||
Ama | Bertha of Swabia | ||||||
Ezkontidea(k) | Lothair II of Italy (en) (947 - 950) Oto I.a (951 - 973ko maiatza) | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | Elder House of Welf (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | frantsesa latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | erregeordea eta Enperadorea | ||||||
Santutegia | |||||||
Abenduaren 16 |
Adelaida Italiakoa edo Adelaida Burgundiakoa (931 – 999ko abenduaren 16a) Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren bigarren emaztea izan zen. 962. urtean Joan XII.a aita santuak Enperatriz izendatu zuen. X. mendeko Europako emakumerik garrantzitsuenen artean, bere bilobaren erregente izan zen 991tik 995ra bitarte.
Orben jaioa, Burgundia Garaian (gaur egun, Suitza) Rodolfo II.a Burgundiakoaren alaba zen, eta Welfeko etxeko kidea. Bere ama Berta Saubiakoa zen. Hamabost urterekin Lotario II.a Italiakoarekin ezkondu zen, bere aitaren aurkaria Italian. 948an euren alaba Emma Italiakoa jaio zen. Berengario Ivreakoak bere senarra pozoitu zuen, eta nahi izan zue Adelaida bere seme Adalberto Ivreakoarekin ezkontzea. Adelaidak ospa egin zuen, baina atxilotu eta lau hilabete eman zituen preso Comon.
Ihes egitea lortu zuen eta Oton I.ari mezu bat bidaltzea ortu zuen, Ekialdeko Frantziari babesa eskatuz. Pavian aurkitu ziren Oton eta Adelaida eta 951. urtean ezkondu ziren. Joan XII.ak Oton enperadore koroatu zuenean, Adelaida ere koroatu zuen. Alemanian Otonen semea zen Liudolfo Suabiakoak abiarazi zuen matxinada moztu zuten eta Adelaidaren posizioa indartu zen. 966an Italiara espedizioa egin zuten eta, bertan, Joan XIII.a aita santua bere tronoa berreskuratzen lagundu zuten, baita bertatik bota zutenak exekutatu ere. Adelaida Erroman geratu zen sei urtez eta Otonek bere erresuma Italiatik kudeatu zuen. 967n euren seme Oton II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa ko-enperadore izendatu zuten eta Bizantzioko Teofanu Sklerainarekin ezkondu zen 972an, Italiako hegoaldean bi inperioek zuten gatazka konponduz eta ondorengotza ziurtatuz. Adelaida eta bere senarra Alemaniara itzuli ziren eta Oton 973. urtean hil zen.
983n Oton II.a ere hil zen eta Adelaidaren biloba Oton III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak hartu zuen agintea, baina Adelaidaren errainak agin du zuen, erregente. Teofanu 991an hil zen, eta Adelaidak erregentzia hartu zuen lau urtez, Oton III.a adinez nagusia izan arte. 995an gertatu zen.
Rodolfo III.a Burgundiakoa lehengusua laguntzera zihoala hil zen, Selz Abadian, 999ko abenduaren 16an. Adelaida, oso fededuna, 1000. urtean Kristoren Bigarren Etorrera egongo zela uste zuen. Bizitzan zehar lan handia egin zuen eslaviar herrien kristautzeko. Eliza ortodoxoaren zismaren aurretik Europa Zentralean kultura erlijiosoa eraikitzen jardun zuen. Bere santuaren eguna abenduaren 16a da.