Aditz laguntzaile

Adizki perifrastikoetan, adizki nagusiaren ondoan ezartzen den adizki trinkoari dagokion aditza da. Adibidez, <etorri da> eta <esan du> adizki perifrastikoetan, da eta du adizki trinkoak izan eta *edun aditz laguntzaileen adizkiak dira, hurrenez hurren.

Euskara batuan lau dira: izan, *edin, *edun eta *ezan (izartxoa dutenak hipotetikoak dira; nolanahi ere, *edunen ordez, behe-nafarrerazko ukan erabil daiteke; bestetik, izan laguntzaileaz, da, zen, balitz, litzateke... ulertu behar dira —Ona izan da, Ona izan zen...—, ez ordea du, zuen, balu, luke... horiek guztiak *edun / ukan laguntzaileei dagozkielako, hots, Aukera izan du / Aukera ukan du, Aukera izan zuen / Aukera ukan zuen... adibideetakoak dira).

Adizki perifrastikoak osatzeko, adizki nagusia, haren aspektu-markekin, eta adizki laguntzailea behar dira. Gogoan izan, dena den, adizki laguntzaile horiek, azken batean, izan, *edin, *edun eta *ezan aditz laguntzaileen jokoa besterik ez direla.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy