Adjektibo

Gramatikan, adjektiboa izena lagundu eta nolakoa den adierazten duen hitza da, hari buruzko ñabardurak emanez. Beraz, adjektiboa ere izen-sintagmaren osagai nagusietakoa da. Determinatzaileak izenaren erreferentzia zehazten duen bezala, adjektiboak, gehienetan, izenaren ezaugarri bat aditzera ematen du. Horregatik, «kalifikatzaile» ere deitzen zaie. Izenen eskuinera kokatzen diren adjektiboei (txiki, gorri, luze...) izenondo deritze; izenlagun hitza, berriz, izenaren aurretik doazen adjektiboetarako erabiltzen da (herriko, larruzko, idazteko, zure, Maddiren...).

Hizkuntza gehienek adjektiboak dituzte eta salbuespenek, beste hitz-mota batzuk, gehienetan aditzak, funtzio semantiko bera betetzeko. Adibidez, "handia izan" esan nahi duen aditz bat dute eta, "etxe handia" adierazteko, "handia den etxea" esaten dute.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy