Adopzioa[1] amatasun edo aitatasun harreman bat ezartzen duen egintza juridiko bat da. Normalki haurrekin egiten da, eta legalki adinez txikikoaren eskubide eta ardura guztiak guraso biologikotik guraso legalera igarotzen dira. Adopzioan abizenak ere aldatzen dira. Adopzioak, tutoretzak ez bezala, aldaketa permanentea ezartzen du adoptatuaren eta adoptatzailearen artean eta, horregatik, babes legala eta askotan erlijioasoa behar du martxan jarri ahal izateko.
Historikoki modu ezberdinak egon dira adopzioak egin ahal izateko. Gizarte batzuetan lege bereziak egin dira hau arautzeko, eta beste batzuetan modu ez-formalean egin da, kontratuen bidez. XX. mendean orokortua da lege-sistema bat egotea adopzioa erregulatu ahal izateko.
Adopzioari lotutako erakundeak umezurztegiak dira, non guraso legalik ez duten umeak egon ohi diren norbaitek bere adopzioa egiten duen arte. Ameriketako Estatu Batuetan adopzioa nahiko hedatua dago, eta jaiotzen diren umeek %3a inguru adopzioan hartzen dira.[2]