Agosti Xaho

Agosti Xaho

Bizitza
JaiotzaAtharratze-Sorholüze1811ko urriaren 10a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1858ko urriaren 23a (47 urte)
Hobiratze lekuaSan Leon hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria eta idazlea
Mugimenduaerromantizismoa

Literaturaren Zubitegia: 550

Agosti Xaho Lagarde (Atharratze, Zuberoa, 1811ko urriaren 10a - Baiona, Lapurdi, 1858ko urriaren 23a) kazetaria, idazlea, hizkuntzalaria eta politikaria izan zen. Xahoren izen-deitura ofizialak, frantsesez, Joseph-Auguste Chaho ziren; berak J.-Augustin edo Augustin izenpetzen zuen erdaraz, eta Agosti euskaraz.[1] Haren pentsamoldea, ezkertiar euskal abertzaletasunaren lehen aurrekaritzat hartzen da. Erromantiko sutsua zen. Euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzaile izan zen, hala nola Aitorren kondairarena.

« Xaho politikoagoa izan zen Ipar Euskal Herriko euskaltzaleak baino, eta kulturalistagoa Hego Euskal Herriko foruzaleak (eta abertzaleak) baino. Harengan Bidasoaz bi aldeetako tradizioak elkartu ziren.

[...]

Gaur egun, Xahok, oraindik ere, «umezurtz» dirau. Karlista eta liberala izan zelako. Legitimista, orleanista eta errepublikarra. Euskaldun eta frantsesa. Zuberotar eta manexa. Nafar eta bizkaitarra. Laiko eta hargin beltza. Agosti ez da inorena eta guztiona da.

»
Xabier Zabaltza[1]
  1. a b Xabier Zabaltza: Agosti Xaho. Aitzindari bakartia (1811-1858), Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2011.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy