Agostino Casaroli | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(1986) | |||||||
1979ko uztailaren 1a - 1990eko abenduaren 1a ← Jean-Marie Villot - Angelo Sodano →
1979ko ekainaren 30a -
1967ko uztailaren 4a - | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Castel San Giovanni, 1914ko azaroaren 24a | ||||||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1914ko azaroaren 24a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1998ko ekainaren 9a) | ||||||
Heriotza | Erroma, 1998ko ekainaren 9a (83 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Pontifical Ecclesiastical Academy (en) Pontifical Lateran University (en) | ||||||
Hizkuntzak | italiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | diplomazialaria, apaiz katoliko latindarra eta apezpiku katolikoa | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Agostino Casaroli (Castel San Giovanni, Piacenza 1914ko azaroaren 24a - Erroma, 1998ko ekainaren 9a) italiar kardinala izan zen. Vatikanoaren eta Ekialdeko Europako herrialde komunisten arteko harremanak zuzentzen ahalegindu zen 1963tik aurrera. Ahalegin horiei esker jarri zen berriro harremanetan Vatikanoa Hungaria (1964), Txekoslovakia (1965) eta Jugoslaviarekin (1966). 1967an Eliza Katolikoaren Auzi Publikoen idazkari izendatu zuen Paulo VI.a aita santuak, eta 1973an Vatikanoko Idazkariaurre. Urte berean egin zuten kardinal. 1981ean Vatikanoaren eta Txinaren arteko harremanak normaltze-bidean jarri zituen.