Agripina Gaztea

Agripina Gaztea

Bizitza
JaiotzaKolonia15eko azaroaren 6a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaMiseno (en) Itzuli59ko martxoaren 17a (43 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Familia
AitaGermaniko
AmaAgripina Zaharra
Ezkontidea(k)Klaudio
Gaius Sallustius Crispus Passienus (en) Itzuli
Gnaeus Domitius Ahenobarbus (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaJulio-Klaudiar leinu
Julii Caesares (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Julia Vipsania Agripina, Agripina Gaztea[1], (latinez: Agrippina minor; Oppidum Ubiorum, 15eko azaroaren 7a - Miseno, 59ko martxoaren 23a) Erromako enperatriza izan zen. Germaniko eta Agripina Zaharraren alaba, Kaligularen arreba, Klaudioren emazte eta iloba eta Neronen ama izan zen.

Iturri klasikoen arabera, anbizio handiko emakume bortitz eta menderatzailea izan zen. Zenbait antzinako historialarien arabera, Klaudio pozoitu zuen.[2] Agripina Gaztea atrox mulier bezala ezagutua izan zen eta optima mater bezala ere bai. Ez zuen bere bizitzan tradizioz erromatar matrona bati esleitutako jarrerarekin bat egin, ez baitzuen berarengandik gizonezko senideekiko espero zen zuhurtzia eta mendetasuna erakutsi. [3] Politikan bere ahotsa entzunarazi eta boterea eskuratzeko egindako ahaleginek hura bezalako gizarte batean gaitzespena eragin zuten. Colonia hiria (Alemania) sortu zuen erromatar kultura hedatzeko. [4] Bere obra kontserbatu ezbada ere, badakigu idazlea izan zela.[5]

  1. Euskaltzaindia. Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak.... .
  2. Tazito, Urtekariak XII.66; Kasio Dio, Erromatar historia LXI.34
  3. López, Cid; María, Rosa. (2014). Imágenes del poder femenino en la Roma antigua. Entre Livia y Agripina. ISSN 1132-8231. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  4. (Gaztelaniaz) Corroto, Paula. (2019-02-04). «Una nueva biografía rompe con la fama de tirana malvada de Agripina» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  5. (Gaztelaniaz) Valero, Sandra Ferrer. (2017-03-01). Breve historia de la mujer. Ediciones Nowtilus S.L. ISBN 978-84-9967-855-9. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy