Ahozko euskal literatura

Ahozko euskal literatura (edo, oso gutxitan erabiltzen den forma, euskarazko ahozko literatura) oroimenean oinarritzen den eta ahoz aho transmititzen den euskal literatura mota da.

Hizkuntza guztietan, funtzio poetiko guztia ahozko jardunean gauzatzen da hizkuntza idatziaren aurretiko garaietan; beraz, ahozko literatura idatzizkoa baino lehenagokoa da, eta, gizakia gizaki denetik, denbora gehien-gehienean ahozkoa izan da literatura guztia. Gainera, idatzizko literatura hasi eta gero ere, ahozko literaturak existitzen jarraitzen du hizkuntza guztietan, abestietan bereziki.

Ahozko euskal literaturako tradizionalean sortuak dira herri-kantuak, kopla zaharrak, erromantzeak (baladak), ipuinak, bertsoak... Eta gaur egun ere sortzen direnetakoak dira bertsoak eta euskal abestiak.


From Wikipedia, the free encyclopedia ยท View on Wikipedia

Developed by Tubidy