Ahuntz | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 22 aste |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | ahuntz-esne, ahuntz haragi eta goat hair (en) |
Bizi itxaropena | 15 urte |
Bihotz-frekuentzia | 75 taupada minutuko |
Kumaldiaren tamaina | 2 |
Edoskitzea | 305 egun |
Ahuntza (emea) edo akerra (arra) (izen zientifikoa: Capra aegagrus hircus) ugaztun hausnarkari bat da, Caprinae subfamiliakoa, Capra aegagrus basahuntzaren subespezie etxekotua. Kumeei, berriz, antxume, aume edo ahuña deritze. Azienda xehetzat hartuta dago, ardiak eta txerriak bezala.
Gizakiak ahuntzengandik elikagaiak eskuratzen ditu: esnea eta haragia. Esnea zuzenean har dezake, edo esneki landu gisa (gazta, jogurta...).