Aireportuen NAGE kodea

Aireportuen NAGE kodea edo IATA kodea, munduko aireportu bakoitzak duen hiru letrako kodea da. Kode hauek Nazioarteko Aire Garraio Erakundeak[1] izendatzen ditu. Kodeak adibidez, maletetan jartzen diren etiketetan azaldu ohi dira kodeak. Aire konpainiei eta aireportuetako garraioarekin harreman bereziki estua duten zenbait tren geltokiri ere ematen zaie.

Ez da konfunditu behar ICAO edo NAZE[2] elkarteak esleitzen duen Aireportuen NAZE kodearekin, hau ere aireportuentzat.

  1. International Air Transport Association.
  2. International Civil Aviation Organization, "Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundea".

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy