Akademia

Artikulu hau ikerketa eta irakaskuntza erakundeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Akademia (argipena)».
Atenasko Akademia modernoaren eraikin neoklasikoa.
Londresko Royal Academyren grabatua.

Akademia, oro har, goi mailako irakaskuntza eta ikerketa egiten duten erakunde eta pertsona adituen multzoari deritzo. Aldi berean, jakintza arlo bateko adituek osatutako elkarte eta ikastegi zenbaiten izena ere bada.[1]

"Diziplina akademikoak", bestetik, unibertsitate-eremuan ikertzen eta irakasten diren jakintza-arloei deitzen zaie.

  1. Harluxet Entziklopedia. 2023-07-03.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy