Akitania Berria | |||
---|---|---|---|
Nouvelle-Aquitaine | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Bordele 44°50′16″N 0°34′46″W | ||
Azalera | 84.061 | ||
Punturik altuena | Pic Palas | ||
Mugakideak | Loirerria, Erdialdea-Loira Harana, Auvernia-Rodano-Alpeak, Okzitania, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa Garaia eta Aragoi | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Alain Rousset (PS) | ||
Alain Rousset | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 6.113.384 | ||
Dentsitatea | 72,73 bizt/km² | ||
Ekonomia | |||
Bestelako informazioa |
Akitania Berria[1][2] (okzitanieraz Novèla Aquitània; frantsesez eta ofizialki Nouvelle-Aquitaine) Frantziako hego-mendebaldean dagoen eskualde baten izena da. 2016 urteko urtarrilean jarri zen eskualdea funtzionamenduan, Akitania, Limousin eta Poitou-Charentesko eskualde ohiak batzean. Eskualdeko hiriburu edo prefektura Bordele da. Hiriburuaz gain, hiri nagusiak Baiona, Limoges, Poitiers, Paue eta Arroxela dira. Azalerari dagokionean, Frantziako eskualderik handiena da Akitania Berria.
Ipar Euskal Herria eskualde horretan dago. Eskualdeak behin-behinean Akitania-Limousin-Poitou-Charentes izena izan zuen, izen definitiboa onartu zen arte.