Akitaniar (antzinako herria)

Akitaniar herrien kokapena, gorriz aurreindoparrak, urdinez zeltiarrak.

Akitaniarrak (latinez: aquitani) batzuetan aurre-euskaldunak ere deituak[1], erromatarren etorreraren aurreko eta garaiko herri multzo bat izan zen, eta Pirinioek, Garonak eta Ozeano Atlantikoak osatutako lurralde hirukian bizi ziren[2].

Egungo Gaskoinia eta Ipar Euskal Herrian bizi ziren herriak ez ziren galiarrak, eta akitaniera, bere hizkuntza, ez zen zeltikoa. Estrabonek herri hauek bereizteko etnia eta hizkuntza baino ez zuen erabili: horrexegatik adituek galiar herriekin baino erromatar Hispaniako herriekin senidetzen dituzte.[3]. Bere jainkoen eta hilobi-aztarnetan agertutako epigrafiak egungo euskararen antzekoak direnez, hainbat filologo eta hizkuntzalarien ustetan[4] akitaniera aitzineuskararekin lotura estua zuen.[5]. Gainera toponimia kontuan hartuta, Goi Erdi Aroan (III. eta XII. mendeen artean), Baskonia deituriko eskualdea egungo Gaskoinia bilakatu zen.[3]

K.a. 56 eta 55 artean, Julio Zesar Galiak konkistatu zituenean, bere ordezkaria zen Publio Lizinio Krasok akitaniarrak menderatu zituen.[6] Dena den, akitaniarrek ez zuten bat egin Vercingetorixen borrokarekin. K.a. 27 eta 28 artean, akitaniarrak matxinatu ziren eta Agripak menderatuak izan ziren. K.a. 27an Oktavio Augusto enperadoreak Galia Akitania izeneko probintzia Loira eta Pirinio artean zeuden lurraldeak administratzeko.[7]

  1. Azken hitz honek arkeologoek erabilia da Pirinioetako alde bitan zeuden biztanle guztiak izendatzeko, adibidez: Marie-Véronique Bilbao, Practiques funéraires au Premier Age du Fer
  2. Textes des Anciens sur Aquitania
  3. a b Rohlfs, Gerhard. (1977). Le Gascon : Études de philologie pyrénéenne. Verlag Max Niemeyer, 252 or. ISBN 978-3-484-52025-7..
  4. Luchairek (1877) lehendabizikoz, gero Schuchardtek (1923), Meyer-Lübkek (1924) edo Koldo Mitxelenak babestuta
  5. Trask, Larry. (1996). The History of Basque. Londres: Routledge, 480 or. ISBN 978-0-415-13116-2..
  6. Syme, Ronald. (1980). «The Sons of Crassus» Latomus (39): 403–408..
  7. Caro Baroja, Julio. (1985). Los vascones y sus vecinos. Donostia: Txertoa, 129 or. ISBN 84-7148-136-7..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy