Akitaniera

Akitaniera
UMMESAHAR inskripzioa duen hilarria. Lerga.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaAkitania eta Tarraco
EskualdeaPirinioen ekialdea
Hizkuntza sailkapena
Euskal hizkuntza
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3xaq
Glottologbaliorik ez
IETFxaq

Akitaniera[1] edo eusko-akitaniera[2][3], Akitanian mintzatu zen hizkuntza hil eta ezezagun bat da. Antzinako euskaldunek edo agian, akitaniarrek bakarrik hitz egiten zuten hizkuntza izan zela uste izan da. Aztarna arkeologiko, toponimiko eta historikoek erakusten dute euskal hizkuntza bat edo batzuk izan zirela edo, zuzenean, euskararen aurrekaria izan daitekeela[4].

Geratu diren arrasto nagusiak Antzinako Erromako sasoiko hilarrietan, estelatan zein jainko-jainkosei eskainitako inskripzioetan daude. Hor, latinez idatzitako testuen baitan, 400 bat pertsona-izen eta jainko eta jainkosen 70 bat izen ageri dira. Hala ere, izen hauetaz gain ez da akitanierazko testurik aurkitu.

Erromatarren konkistaren aurretik hitz egiten zen eta Goi Erdi Arora arte iraun zuen.

Izendapenaren esanahi zehatzari dagokionez ez dago adostasunik, eta antzinako euskara, antzineuskara, eta baskonikoa hitzekin nahastuta ager daiteke[oh 1].

  1. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  2. Gorrochategui Churruca, Joaquín. 2007. “Onomástica de origen vasco-aquitano en Hispania y el Imperio Romano”, in: M. Mayer; G. Baratta; A. Guzmán (ed.), Acta XII Congressus Internationalis Epigraphiae Graecae et Latinae, Barcelona, 629-634 or.
  3. Akitaniera, eusko-akitaniera, baskonikoa... terminoekin egon daitekeen nahasmendua hobeto ulertzeko, ikusi Euskararen historia#Izendapenaren arazoa.
  4. Trask, L. The History of Basque Routledge: 1997 ISBN 0-415-13116-2


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy