Alboka

Alboka
Deskribapena
Motasets of reedpipes with single reeds (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena422.22

Alboka euskal haize instrumentu tradizionala da, mihi bakun jogune motako klarinete bikoitza duena.[1][2] Musikalki, bi tutuak independienteak dira, baina aldi berean jotzen dira. Afinazioari dagokionez, egile bakoitzak ezberdina eman du: Arratian egiten zirenak La ♭ notan afinatzen ziren, eta Zegaman egiten zirenak La musika notan. Normalki, albokariek ezkerreko bost zuloko kanaberarekin melodia jotzen dute eta eskumako hiru zulokoarekin laguntza[3]. Alboka, normalki, panderoarekin laguntzen da, eta jota, porrusalda eta martxa dira ohiko abesti motak[4]. Jotzerakoan, arnasketa zirkularra erabili behar da, arnasa hartuz eta joaz aldi berean[5].

Izena arabieratik dator: al-bûq (البوق).

Albokaren atalak ikusgai.
  1. Alboka - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  2. «ALBOKA» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  3. Juan Mari, Beltran. Alboka - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  4. Alboka - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  5. (Ingelesez) «Basque music» Basque at the University of Illinois at Urbana-Champaign 2017-04-30 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy