Alemaniar Erresuna Deutsches Reich | |||
---|---|---|---|
843 – 919 | |||
| |||
Alemaniar Erresumaren lurraldea 1004 urtean. | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Ratisbona | ||
Ekonomia | |||
Dirua | Pfennig | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | Alemana, Latina | ||
Historia | |||
Alemaniako Erresuma Erdi Aroko estatu bat izan zen, Ekialdeko Frantziatik X. mendean sortua.
Inperio Karolingioaren ekialdeko zatia, Verdungo Tratatutik sortutakoa, 843. urtean, inoiz erabat frankoa izan ez zen populazio batek osatzen zuen, baizik eta saxoi, bavariar, turingiar, alamaniar eta frisiar kopuru handiak. Tronua dinastia ez-franko batera igaro zenean (liudolfingoak), Regnum Teutonicum edo Teutonicorum terminoa modu informalean erabiltzen hasi zen. Erdi Aroan nabaria zen sustrai-dukatuen loturaren izaera germanikoa.
Erromatar Inperio Santuaren gainerako estatuak beren orbitatik bereizten joan ziren heinean, Alemaniar Erresuma Inperioaren sinonimo bihurtu zen, eta Errenazimentuaren garaian, Alemania Nazioaren Erromatar Inperio Santuak bi kontzeptuak batu zituen. Alde horretatik, Alemaniako Erresumak Frantzisko ii.aren abdikaziora arte iraun zuen 1806an.
Rex Teutonicorum (alemaniarren erregea) terminoa lehen aldiz erabili zuen Gregorio VII.a aita santuak Inbestiduren Polemikan. XII. mendean, bere karguaren izaera inperiala eta transnazionala nabarmentzeko, enperadoreak rex Romanorum (Erromatarren Erregea) titulua erabiltzen hasi ziren, printze hautesleek hautatu ondoren.