Alemaniako futbol selekzio nazionala herrialde hartako futbol federazioak (Deutscher Fußball-Bund, DFB) abiatu zuen 1908an, lehenengo partida ofiziala jokatu zutenean. 1949tik 1990 arte bi taldetan (Alemaniako Errepublika Federala eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa) banatu zen, arrazoi politikoengatik.
Historia osoko talderik hoberenetarikoa dugu nazioartean, izan ere Mundu Txapelketa lau aldiz irabazi baitute, hiru aldiz Europako txapelketa, eta hiruna aldiz Munduko eta Europako txapeldunordeak izan baitira.