Aleksandr Mikhailovitx Prokhorov (errusieraz: Алекса́ндр Миха́йлович Про́хоров; Atherton, Queensland, Australia, 1916ko uztailaren 11 – Mosku, 2002ko urtarrilaren 8a) sobietar fisikaria izan zen. Leningradko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, irakasle izan zen Lebedevko Institutuan. Fisikako Nobel saria jaso zuen 1964. urtean, Nikolai Basov sobietarrarekin eta Estatu Batuetako Charles Hard Townes zientzialariarekin batera, maser-laser printzipioaren inguruan egin zituen azterlanengatik.