Alfabetatze

Alfabetatzea, orokorrean, komunitate batean edo herrialde batean, giza talde handiei idazten eta irakurtzen irakasteko ekintzari esaten zaio. Unescok Helduen Irakaskuntzaren inguruko Bosgarren Nazioarteko Batzarrean pertsonaren oinarrizko eskubidea bezala definitu zituen trebezi horiek.[1]

Pertsona alfabetatua besteekin komunikatzeko testuak erabiltzeko ahalmena duenari esaten zaio. Batzuetan kontzeptu hori mugatu egiten da, irakurtzeko eta idazteko trebetasuna gisan onartuta edota bakarrik irakurtzeko ahalmen gisan; zenbait kasutan, kontzeptua trebetasunaren irakaskuntzaz mugatzen da. Alfabetatuaren parean, analfabetoa dago, idazteko eta irakurtzeko ezgaitasuna duena, normalean ikasketa faltagatik.

Gizarteen artean, alfabetatze mailen estandarrak desberdinak dira. Beste trebetasun batzuk, bestetik, esaterako informatika edo kalkuluak egiteko oinarrizko kontzeptuak ere alfabetatze kontzeptu zabalago batean sar daitezke

Hezkuntza munduan, alfabetatzea gizarte desberdinetan idazkera erabiltzeko ikaste-prozesua gisa uler daiteke.

Alfabetatzearen Nazioarteko Eguna irailaren 8an ospatzen da.

  1. https://wayback.archive-it.org/10611/20151215082449/http://www.unesco.org/education/uie/confintea/repfra.html

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in