Alfontso VI.a Portugalgoa Garailea[1] (Lisboa, 1643ko abuztuaren 21a - Sintra, 1683ko irailaren 12a) 1656-1683 bitartean Portugalgo erregea izan zen. Joanes IV.a eta Luisa de Guzmanen semea zen. 1656an, aita hil ostean, Portugalgo errege bilakatu zen. Hamahiru urte besterik ez zuenez gero, ama izan zen erreginordea. Espainiarrei nagusitu ondoan, Portugalgo askatasuna bermatu zuen (Lisboako Ituna, 1668). Urte horretan bertan erretiratu zen, gaitz larri batek jo ondoan. Ordutik, Alfontso 1683an hil zen arte, honen anaia Petri erregeordeak gobernatu zuen erresuma.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .